XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eloy - Ire tenikarekin toki onean gelditu zerate. Zera..

(Estanis ta Eloy eztabaidan diardutela).

Mikele - (kementsu, anai biai) Ez asarretu, anai artean.

- Pakea bear degu etxean, naiz apustua galdu ba`da ere.

- Aski degu kopeta illun ta arpegi txarrez.

(Bere senargaia aitatuz).

- Joxemari ta biok ez gaituzu etorri apustura baizik etxera agertu bat egitera.

- Guziok nere senargaia ezagutu dezazuten.

- (Migel Mari'ri) Aitak batik bat... Au det nere Joxe Mari!.

Migel Mari - Ez dezute egun apartekoa aukeratu, baiñan tira!.

- Bostekoa ezin ukatuko diogu.

- (eskua luzatuaz) Kaixio gazte! Ongi etorri.

- Gure etxean ez degu gaur jai, baño...

Joxe Mari - Ni etxearengatik baño alabarengatik etorria nazu, jakiña, ta ortaz gañera gurasoak agurtzera.

Migel Mari - Ez da gurea dalako bañan andregai oberik ez zenduen aisa arkituko.